Elkarretaratzea egin dute Bergaran bi neskak salatutako erasoaren harira

Txomin Madina Milikua 2022ko mar. 11a, 20:57

Bergarako Neska* Gazteak taldeak deitutako mobilizazioa babestu dute Martxanterek, Bergarako Udalak eta askotariko herritarrek. Elkarretaratzean amaieran deitzaileek esan dute bi neska bergararrek atzo salatutako erasoak adierazten duela indarkeria matxistak ez duela etenik, eta "sistema zisheteropatriarkala irauli" behar dela.

Bergarar ugari batu dira gaur arratsaldean San Martin Agirre plazan atzo herriko bi neskaa salatu zuten erasoa dela-eta Bergarako Neska* Gazteak taldeak deituta egin duten elkarretaratzean. "Neska* gazteok erasoen aurrean autodefentsa feminista!" leloa zeraman pankartaren egin dute elkarretaratzea, eta Martxanterak talde feministaren babesa izan du. Bergarako Udaleko ordezkariak ere izan dira bertan.

Deitzaileek mobilizazioaren amaieran egindako adierazpenean azaldu dutenez, eraso matxistak "eguneroko"ogi" bihurtu dira, eta erasorik gabeko herri batean bizi gura dutela azpimarratu: "Gure herria ez da espazio seguru bat neska* gazteontzat, beldurrez bizitzera kondenatu gaituzte".

"Gertaera horrek adierazten digu indarkeria matxistak ez duela etenik, bizi garen sistema zisheteropatriarkal eta kapitalista erreproduzitzeko ezinbesteko tresna da. Hau da, nesken* eta gizonen arteko botere-harremanak mantentzeko tresna da. Eraso hauek ez dira modu isolatuan gertatzen, egiturazko egoera baten aurrean gaude", esan dute, eta sistema hori irauli egin behar dela gaineratu. Era berean, euren babesa, ahizpatasuna eta elkartasuna adierazi diete erasoa salatu neskei.

"Horrelako erasoek ez dute lekurik ez kalean, ez beste inon"

Martxanterak talde feministak babestutako mobilizazioa izan da gaurkoa ."Gizon batek adin txikiko bi neska eraso zituen kalean eta izaera sexualdun erasoa izanda, gure babesa adierazi gura izan dugu. Datozen egunetan gure irakurketa egiten jarraituko dugu", azaldu du taldeko kide Ainhoa Narbaizak eta gaineratu horrelako erasoek ez dutela lekurik "ez kalean, ez beste inon". Ainhoa Lete jarduneko alkatea eta Bergarako Udaleko Berdintasun zinegotziak, ildo beretik hitz egin du:" Udalak horrelako gertaerak arbuiatzen ditugu, onartezinak dira. Era berean, udal zerbitzuak eta gure eskuetan dauden baliabideak nesken eskuetan jarri ditugu".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak