Energia berriztagarriak, trantsizio ekologikora bidean

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 9a, 11:07

Alet Taldea enpresa bergararraren eraikin itxuraldatua. (Argazkia: Goiena)

Naturak sortzen duen indarra leloa ageri da joan zen udan itxuraldatu zuten eraikinean. Baita landare eta eguzki–loreen irudiak ere. Urdina, berdea eta horia dira nagusi. Azalak barrua estaltzeko balio duela esan ohi da maiz; azalak barrua bistaratzen duela, aldiz, beste hainbatetan. Bigarrena da Bergarako enpresaren kasua.

Energia berriztagarriak

Munduko energia-merkatuaren garapenaren eta "irtenbide iraunkorren beharren aurrean", bi hamarkadara bidean da Alet Taldeak "trantsizio ekologikoaren alde" egindako "apustua". Proiektuaren oinarriak ezartzen direnetik produktua martxan jartzen den unera arte, beraz, bideorri bakarra dute ezarria: energia berriztagarrien erabilera.

"Konfiantzan eta kalitatean" oinarrituta, irtenbide integralak eskaintzen dituzte –aholkularitza, dirulaguntzen kudeaketa, azterketa eta irtenbide teknikoa, instalazioa zein mantentzea–, proiektuak "bezeroen beharrei egokituta" kudeatuz. Eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, aerotermia, geotermia, biomasa, zoru erradiatzailea eta VMC-fluxu bikoitzeko aireztapena dira, besteak beste, baliatzen dituzten sistemak; "eraginkorrak, ingurumenarekiko adeitsuak eta kontsumoan aurrezteko baliagarriak", euren hitzetan.

Ekintzak, hitzen bidetik

Ideiak, hitzak eta ekintzak bide beretik irudikatzen, josten eta egikaritzen ditu Bergarako enpresak. Euskara eguneroko lanabes izaki, "euskal hedabideen alde" euren "ekarpena" egiteko batu da Goienakideen komunitatera. Euskarak batzen gaituelako, ekintza bat gehiago ideien eta hitzen bidetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak