Konfiantza ereiten, tokikoa garatu, sustatu eta bultzatzeko asmoz

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 7a, 10:11

Familia-enpresari jarraipena ematen ari zaio Amaia Urcelay. (Argazkia: Goiena)

Deba Ibaiaren eta Amilaga kaleen artean, errepide nagusiaren bazterrean dago Leizeaga kalea. Izan ere, bergarar askoren joanetorrien ikusle dira bertako hormak. Erosketa poltsekin batzuetan; ibilgailuetako matxurekin bestetan; azken ordukoak asetzeko peskizan beste hainbatetan.

Finkatze elementuen banaketa oinarri, enpresen, komertzioen eta bulegoen marasma horretan dago finkatuta Comercial Urcelay.

Konfiantza ereiten

1958an sortu zen Bergarako familia-enpresa; hala, sei hamarkadatik gora daramatza bezeroen beharrak asetzen, mota guztietako zirrindola, azkoina edota torlojuak banatzen. Kalitatea dute jatorri eta helburu, bai produktuetan, baita eskainitako zerbitzuan ere.

Azken urteetan, baina, buruhauste handiei egin behar izan diete aurre. "Gehienetan ezin gara enpresa handiekin konpetentzian sartu, ez eta Txinatik datozen produktuen prezioekin lehiatu ere", aitortu du familiaren arrastoa jarraitzen ari den Amaia Urcelayk. Beraz, helburua garbia da: "Gertuko enpresa multinazional zein txikiek gurea bezalako enpresetan konfiantza izatea".

Tokikoa, beharrezko

Tokiko ekonomia "garatzen, sustatzen eta bultzatzen" egiten dio ekarpena, arduradunaren hitzetan, enpresa bergararrak gizarteari. Eta hori izan da, hain zuzen, Goienakideen komunitatera batu izanaren arrazoia. Hainbat enpresari eskainitako finkatze elementuen banaketan zein egunerokotasunean herritarrei euskarazko informazioa ematean, "tokikoa bultzatzea beharrezkoa delako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak