Biolontxelo-jole profesionala da Eñaut Zubizarreta Mendieta Trigger, eta liburu batekin lagunduta datorren Poliedro Vol.I bigarren diskoa aurkeztuko du gaur, 20:00etan, Seminarixoan.
Zubizarreta biolontxelo solista izango bada ere, eszenatokian Quico Puges Suarez eta Jokin Garmendia musikariak izango ditu txeloarekin lagun. Ikuskizuna Amaiur Luluagaren dantza garaikideak borobilduko du. Sarrerak salgai daude, 8 eurotan.
Ikusle guztiei zuzendutako emanaldia izango da eta askotariko estiloak jorratuko ditu saioan zehar: hardcorea, stonerra, DnB, flamenkoa... Disko soil bat baino, proiektu zabalagoa dela dio musikariak: "Txeloaren inguruan egin dudan ikerketaren emaitza da poliedro hau. Batetik, formatu eta estilo ezberdinetan ateratzen saiatu naiz txeloa, eta, horrez gain, Euskal Herrian dagoen hutsune pedagogiko bat bete guran, formakuntza ardatz hartuta, obra guztien partiturak eta horiek interpretatu ahal izateko jarrai- bide metodologiko bat jaso ditut liburuan, bidean ikasitakoak komunitatearekin elkarbanatzeko, hain zuzen ere".
Otsailaren 25ean, Aretxabaletan
Zubizarretak etxean, Aretxabaletan, izango da datorren astean. Arkupeko Zaraia aretoan aurkeztuko du bere azken lana, 20:00etan, eta sarrerak salgai daude online eta kultura etxeko leihatilan.