Mujika jantzi-denda: "Orain, tendentziak askoz ausartagoak dira"

Jone Olabarria 2022ko urt. 28a, 12:53

Denda historikoa da Mujika jantzi-denda bergaran. 1896a ezkero dago martxan, eta, Alonso eta Olabarriaren gidaritzapean, ezkontzetarako jantzietan dira adituak.

Mujika familiak XIX. mende amaieran jarri zuen martxan jantzien negozioa Bergaran. Ordutik lan egiteko modua asko aldatu den arren, betiko esentziari eusten diote gaur egungo jabeak diren Trini Olabarria eta Naiara Alonso ama-alabek.

Mujika familiarena tradizioz, baina zuek ere bide beretik zoazte...

Amak laster hartuko du erretiroa, eta nik jarraituko dut dendarekin. Bizitza osoa eman du amak hemen, 20 bat urte zitue- netik, eta, mujikatarren hainbat belaunaldiren ostean, 2000. urtean erosi zuen denda.

Zuk jarraituko duzu negozioarekin, baina betidanik aritu zara honetan?

Txiki-txikitatik ezagutu dut dendako lana, amari esker. Hala ere, nik Enpresagintza ikasi eta arlo horretan egiten dut lan. Haurrak izan nituenetik, jardun erdiz aritzen naiz, eta horrek ere dendaz arduratzeko aukera ematen dit. Ama erretiratzean, bi lanak konbinatuz jarraitzea da asmoa.

Zer da negozioaren onena?

Onena jendearekin duzun harremana da, etengabe egin behar duzu horrekin lan. Hala ere, gustatu egin behar zaizu, beste- la ez da-eta erraza jendearekin tratatzea.

Eta kontrara, zer da okerrena?

Dendako ordutegia. Ohituta gau-de bostak arte lan egitera eta asteburuak libre izatera, baina dendak berandura arte lan egitea eta zapatuetan ere zabalik mantentzera behartzen zaitu.

Ezkontzekin egiten duzue lan, bereziki, azkenaldian...

Bai; egia da pandemiak erritmoa moteldu duela, baina esperantza dugu berriz ere martxa hartzeko. Gizonezko ezkongaien jantziak egiteak denbora luzea eskatzen du, eta prozesu berezia da. Baina gonbidatuendako eta aitabitxiendako ere asko eskatzen dizkigute. Ezkontzetatik harago, lanerako jantzi bila ere asko etortzen zaizkigu.

Neurrira egiten dituzue; ez zarete asko izango horretan zabiltzatenak oraindik gaur egun....

Hemen inguruan, bailaran, bakarrenetakoak garela esango nuke. Azken urteetan, baina, katalogoz egiten da gehiago lan.

COVIDak geratu egin du sektorea?

Pandemia honekin, 2019an egindako jantzi batzuk, neurriak hartu eta diseinua aukeratuta, oraindik ezin izan dituzte es - treinatu ezkongaiek, pentsa...

Asko aldatu da moda hemen ere?

Bai. Orain, tendentziak askoz ausartagoak dira. Praka estuagoak eramaten dira eta, era berean, kolore eta estanpatu biziagoak ikusten ditugu. Izan ere, egurrezko tximeleta-begiztak (pajarita) eta guzti eramaten dituzte senargaiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak