Atzoko protestarekin salatu nahi izan zuten, besteak beste, erabiltzaile batzuk ikastaroetara ezin joan geratu direla ziurtagiria ez dutelako. Horregatik erabaki zuten gimnasia ariketak kalean egitea.
'COVID ziurtagiriari ez! Oinarrizko eskubideen alde' lelopean, protesta egin zuten atzo 20 bat lagunek Bergarako Agorrosin kiroldegiaren atarian. Urtea bukatu aurretik egin moduan, gimnasia ariketak egin zituzten kiroldegi kanpoan, bertara sartzeko 'COVID ziurtagiria' behar dela salatzeko.
Atzoko protestarekin salatu nahi izan zuten, besteak beste, erabiltzaile batzuk ikastaroetara ezin joan geratu direla ziurtagiria ez dutelako. Horregatik erabaki zuten gimnasia ariketak kalean egitea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.