Abendu hasieratik gaurdaino, Gabonen testuinguruan atondu dituzte herriko hamar komertzioek beren erakusleihoak. Gaur eman dute jakitera epaimahaia osatzen zuten Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek erabakia. Honela banatu dira hiru sari nagusiak:
- Lehenengo saria (ziurtagiria eta 300 euroko udal bonua): Amua jantzi denda
- Bigarren saria (ziurtagiria eta 250 euroko udal bonua): Amparo ile-apaindegia
- Hirugarren saria (ziurtagiria eta 150 euroko udal bonua): Izeder eskulanak
Herritarren saria
101 bergararrek eman dute laugarren saria erabakitzeko botoa udalaren webgunean, eta epaimahaiko kideekin bat etorriz, Amua jantzi dendak jaso ditu boto gehien. Ondorioz, ziurtagiria eta 50 euroko udal bonua ere jaso ditu aipatutako komertzioak. Botoa eman duten herritarren arteko zozketan, berriz, Aitziber Galdos izan da irabazlea; honek ere Bergarako establezimenduetan gastatzeko 50 euroko bonua jaso du.
Gaur goizean eman die Ainhoa Lete alkate orde eta Sustapen ekonomiko zinegotziak saridunei ziurtagiri zein udal bonuak. Hona sarituak izan diren hiru komertzioen argazkiak.