Aurten ere Gabonen testuinguruan apaindutako establezimenduetako erakusleihoen lehiaketa egin dute Bergaran. Hainbat izan dira ekimenean izena eman eta lehiaketan parte hartu duten herriko komertzioak. Lau sari banatuko dituzte; Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek erabakiko dituzte hiru sari nagusiak, eta herritarrek, aldiz, laugarren edo 'Herritarren saria'.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.