Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagoetara zabaltzea jaso da indarrean sartu den dekretu horretan. Hala, gaurtik, abenduak 15, hasita aplikatuko dela neurria Agorrosinen eta Seminarixoan adierazi dute udaletik; eskuko irakurgailuekin zainduko dute harreretako langileek.
Ondoren tresnak jarriko dituzte leku horietan, zein dekretuak ezartzen dituen ezaugarriak betetzen dituzten udalaren eskumeneko gainontzeko eraikinetan. Hori horrela, Udalak antolatutako kultura arloko ekimenetan, haren betebeharra izango da Covid Ziurtagiri Digitala eskatzeko ardura. Eta beste eragileren batek antolatzen duenean, antolatzailearena izango dela betebehar hori jakinarazi dute.
Labegaraieta kiroldegian eta Agorrosin kirol eremuan, ohiko erabilerarako, paseko bidean jarriko dute QR irakurgailua. Partidak jokatzen direnean, ostera, kirolariak tornuetatik sartuko dira. Ikusleen kudeaketa, ostera, antolatzaileen ardura izango dela adierazi dute.
Gainontzeko kultur zein kirol eraikinetako ohiko jardueretarako ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori. Ekitaldiak antolatzen direnean aurretik aipatutako neurriak aplikatuko dira.