Boluko maldaren estabilizazio lanak lehenbailehen egiteko eskatu dio EAJk Udal Gobernuari

Maider Arregi 2021ko abe. 12a, 10:39

Bergarako EAJk dio kezkatuta dagoela, eta Boluko bizilagunen segurtasunerako 2019an –aurreko legealdian– idatzitako proiektua lehenbailehen gauzatzea exijitu dute. Gaineratu dute hirugarren urtez  proiektua gauzatzeko partida bat sartzea eta exekutatzea eskatu dutela.

EAJren bozeramale Irune Galarragak dio Boluko maldaren egonkortze lanak "dirudienez ez dagoela EH Bilduen lehentasunen artean".

Proiektua gauzatzeko momentua

2017ko urtarrilean Bolun lur-jausiak hainbat kalte eragin zituen zenbait bizilagunen etxeetan. Une hartan, bizilagunek beraien etxeak utzi behar izan zituzten, hainbat kalte jaso zituzten eta. Besteak beste maldan sare metaliko bat eraiki zen lur-jausia gertatzen zen tokian. Ordutik, geologoek maldaren azterketa zorrotza egiten jarraitzen dute. Baina, egubakoitz goizean, 20 egunez jarraian euria egin ondoren, trenbidean jarritako sare metalikoaren baino ezkerrerago lur-jausia gertatu da. Maldak bigarren abisua eman digu, proiektua eginda dago, lehenbailehen, gauzatzeko momentua iritsi da", azaldu du bozeramaile jeltzaleak.

"2019an Sestra enpresak eginiko egonkortzeko lanen proiektua exekutatzeke dago EH Bilduren kudeaketa ezaren ondorioz. Egubakoitzean bertan krisi mahaia sortzea eskatu genuen informazio osoa jasotzeko eta maldaren egoerari jarraipena egiteko; bileran bizilagunentzat arriskurik ez dagoela aipatu ziguten, eta garbiketa lanak egingo zirela eta zapatuan bizilagunak haien etxeetara itzuli ahal izango zirela aipatu zigun gobernuak, besteak beste".

Bergarako jeltzaleek gogorarazi dute ohar bidez, arriskurik egon ez arren,  hiru urte daramatzatela aurrekontuetarako proposamenen artean 2019an garatu zen proiektuaren exekuziorako partida zehaztea eskatzen, baina EH Bilduren gobernuak ez duela Boluko maldaren egonkortzea bere lehentasunen artean. Zapatu arratsaldean, gobernuak jeltzaleek egindako proposamenaren aurrean(*), 2021eko urteko gerakinetatik 400.000euro bideratzea proposatu du. Herritarrak uler dezaten, 2021eko kontuak martxo arte gutxienez ez dira ixten, beraz gutxienez martxora arte ezingo litzateke proiektuaren lizitazioa egin. Gainera, lizitazioa eta adjudikazioak ere bere denbora behar du, beraz exekuzioa gutxienez uda arte ezingo litzateke hasi".

(*)EAJren proposamena: "Boluko malda egonkortzeko lehenengo eta bigarren faseak exekutatzeko 400.000 euro ezartzea eta exekutatzea. Horregatik guztiagatik, jeltzaleek Boluko maldaren exekuzioa lehen bailen egitea exijitzen dugu, herritarren segurtasuna behingoz bermatzeko. Gainera, abenduaren 20an onartuko diren aurrekontuetan 600.192euroko (2019an Sestrak egin zuen proiektuaren estimazioa) partida zehaztea eta egonkortze lanak berehala hastea eskatzen dugu, bizilagunen segurtasuna bermatu eta eguraldi txarrarekin ere lasai bizitzen jarraitzeko".

Erlazionatuak

"Kezka handia", Bergarako Boluko lur-jausia dela-eta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021 abe 10 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak