Azken lan istripua salatzeko agerraldia egin dute Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko abe. 7a, 18:17

Bergarako San Martin plazako elkarretaratzea. Argazkia: LAB.

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, 30 bat lagun elkartu dira gaur, abenduak 7, Bergarako San Martin plazan azken lan istripua salatzeko. Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea lelopean, abenduaren 3tik 4rako gauean Bergarako Fagor Ederlan lantokian hil zen 44 urteko Markinako langilearen kasua salatu dute.

Sindikatuek ohar bidez salatu dutenez, aurten 59 dira Euskal Herrian hil diren langileak euren lanpostuetan: "Horietatik 15ek lan istripu ez traumatiko deiturikoetan, Fagor Ederlaneko langileari gertatu bezala. Ezer baino lehen, Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuetako ordezkarion partez, gure doluminik zintzoenak helarazi nahi genizkieke B.O.M. langilearen lankide, lagun eta senitartekoei. Azken heriotza hau ezin diogu halabeharrari egotzi. Oso irakurketa simplista izango litzateke hori. Behin baino gehiagotan salatu izan dugu txanda sistemak eta bereziki gaueko lanak osasunean eragiten duen kalte fisiko eta psikologikoa".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak