Maddi Barrocal, txapeldun Emakume Master Cupen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021eko abenduaren 7a

Barrocal, txapelarekin, Bergarako pilota elkarteko zenbait ordezkarirekin. Argazkia: Bergarako Pilota Elkartea.

Abenduaren 5ean Abadiñon jokatutako Emakume Master Cup txapelketako izen propioetako bat izan zen Maddi Barrocal pilotari bergararrarena. Promes mailako pilota mistoko finala 18-6ko emaitzarekin irabazi zuen Barrocalek; markagailuak erakusten duena baino lehia handiagoa izan zen finalean. Bolada onean dabil Barrocal, duela aste bi Bergara Hiria txapelketa irabazi zuen-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak