Udal Gobernuaren arabera, abenduaren amaieran hasiko dira lanak: "Lehenik ingurunea prestatzen, eta ondoren makinak hasiko dira lanean, urtarrila hasieran. Izan ere, Gabonen testuinguruan, eta bizilagunei kalterik txikiena eragitearren, makinak lanean ez egotea hobetsi da. Behin lanean hasita, aurretik esan den moduan, 18 hilabeteko iraupena izango dute lanek.
"Hainbat zailtasun" dituen obra
Ohar bidez azaldu dutenez, proiektu honen exekuzioak "hainbat zailtasun" ditu: "Nagusienetarikoa mugikortasunari dagokionez trafikoan izango duen herri mailako eragina. Ibargarairekin batera, trafiko gehien jasotzen duten kaleak dira. Kontuan hartuko da herritarrengan ahalik eta eragin kaltegarri txikiena izan dezan. Horretarako, behin obraren zuzendaritza esleituta, Udaleko bulego teknikoak, udaltzaingoak, obra zuzendaritzak eta obra egingo duen enpresak obra nondik nondik hasi, nola egin... koordinatuko dute elkarlanean".
Hiru urteko aurrekontua baldintzatuko duen proiektua
Ekaineko osoko bilkuran Gorka Artola alkateak azaldu zuenez, "obra garrantzitsua" da herriarentzat: "Lehen aldiz urte bat baino gehiagoko aurrekontua baldintzatuko du proiektuak. Hiru urterako aurrekontua konprometituko du, guztira 2.350.000 euro inguru".