Bakarlari karrusela deitu diotenarekin hasi zuten jaialdia: Hatxe eta Nigarazuek bakarlariek 15 laguneko edukiera duten ziega banatan jo zuten, bakoitzak 15 minutu joz eta ikus-entzuleak ziega batetik bestera mugiaraziz.
Arratsaldeari segida eman zioten gaztetxeko bi aretoetan Birkit eta Paxkalek, azken honek ohi duen bezala hainbat musika tresnen bitartez egin zuen musika.
Gauean Oreretako Muskulo laukoteak kontzertu indartsua eskaini zuen, Klak!son antzuolarrek laugarren disko kaleratu berriko kantuan jo zituzten eta Bergarako Hegazkin taldeak Jokin Guridiren proiekzioekin batera eman zuen ikuskizuna.