Jakiundek lau kide urgazle berri aukeratu ditu

Miren Arregi Amasorrain 2021ko aza. 12a, 15:41

Nora Alonso, Aran Garcia-Lekue, Maite Apezteguia eta Lourdes Fañanas dira Jakiundek akademiara elkar daitezen aukeratutakoak. Gaur, egubakoitza, aukeratu dituzte, Argomaizen egindako Osoko Bilkuran.

Ostiral honetan egin den Ohiko Osoko Bilkuran, dagokion bozketaren ondoren,  Nora Alonso biologoa, Aran Garcia-Lekue fisikaria, Maite Apezteguia arkitektoa eta biomedikuntzan eta buruko-osasunean aditu Lourdes Fañanás izan dira aukeratuak kide urgazle berriak izateko. Alonso eta Garcia-Lekue Jakiundekoak ziren aurrez ere, kide gazteen kategorian, hain zuzen. Jakiundek  talentu gazteak sartzea erabaki zuen 2017an, belaunaldien arteko ikuspegia izateko.

biltzarrak aukeratzen ditu kide urgazleak. Akademiako jardueretan aritzen dira lankidetzan, baina ez dute parte hartzen bertako gobernu-organoetan. Beren konpetentziagatik eta prestakuntza nabarmen baten jabe direlako hautatzen dira. Ahotsa dute, baina botorik ez.

Prestakuntza handikoak

Nora Alonso (Nafarroa) da, biologoa, Agrotech eta nekazaritzako elikagaien sektorean aditua. 2005az geroztik Iden Biotechnology-ko zuzendari, Administrazio Kontseiluko kideeta enpresaren sustatzaile eta sortzaile ere izan da. Gaur egun, negozio- eta finantzaketa-estrategiako aholkulari gisa dihardu lanean nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresentzat. Aditu independentea da nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen eta funtsen I+G eta CVS proiektuen ebaluazioan.

Aran Garcia-Lekue (Bizkaia) Fisikaria da, elektronika molekularrean eta grafeno-nanoegituretan aditua. 2015etik UPV/EHUko Nanozientziako Masterrean irakasten du. Nazioarteko kolaborazio ugari ditu, eta ikertzailea izan da Alemaniako Kieleko Unibertsitatean eta Berkeleyko LBNLn. Azken urteotan, bere ikerketa-ildo nagusiak elektronika molekularrean eta dimentsio txikiko materialetan oinarritu dira, bereziki grafeno-nanoegituretan. Konpromiso aktiboa du zientzia-dibulgazioarekin eta emakumea zientziaren arloan ikusaraztearekin.

Maite Apezteguia (Nafarroa) arkitektoa eta urbanista da. 2002an Espainiako ordezkaria izan zen Veneziako Bienalaren Arkitekturako Nazioarteko 8. Erakusketan. 2010ean Apezteguia Architects sortu zuen. Donamariako Jauregia dorrea birgaitzeko proiektuaren zuzendaria izan zen,Príncipe de Viana erakundearen babesean. Sarritan parte hartzen du hitzaldietan eta mahai-inguruetan eta emakumeak arkitekturaren munduan barneratzeari buruz duen ikuspegia partekatzen du horietan. Apezteguia nabarmendu egiten da arkitekturaren arloan, diziplinak berezkoa duen izaera intelektualari buruzko bere ezagutza fidagarria eta bere gertuko ingurunean arkitekturak sorrarazten duen horren benetako kontrola eskaintzeagatik. Azterlan gutxik baloratzen dute ulermen-maila bikoitz hori. Ikertzaile nagusia da eDucaR taldean. Eta ikertzaile gisa interesatzen zaizkion beste arlo batzuen artean daude Bizi Proiektua, Identitate Profesionalaren Garapena eta Ikaskuntza Ingurune Interaktiboetan.

Lourdes Fañanas (Huesca) biologoa da, biomedikuntzan, epidemiologian eta buru osasunean aditua. Biologian lizentziatua eta Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Biologian doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean; gaur egun, katedraduna da bertan. Orain irakaslea da Zientzia Biomedikoetan eta Epidemologian, zenbait Masterretan parte hartzen du, eta arduradun eta zuzendari kidea da Osasun Mentaleko Ikerketaren Hastapenetako Masterrean, Bartzelonako Unibertsitatean. Interes berezia du gaixotasun mentalari eta bere eragileei buruzko ikerketa zientifikoa gizartean ezagutzera ematen, eta aktiboki parte hartzen du gaixoen eta senideen elkarteen bileretan, eta hedabideekin kolaboratzen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak