Bergarako Sortu: kultura ekitaldiak datozen egunotan, kongresuaren bueltan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021eko azaroaren 11

Arrano tabernako hitzaldi bat, 2021eko otsailean.

Euskal Herri mailan garatzen ari diren kongresuaren bueltan, Bergarako Sortuk kultura ekintza batzuk antolatu ditu datozen egunotarako. Urriaren 18an eta azaroaren 8an bi herri batzar izan zituzten eta, eztabaidaren ostean, azaroaren 19etik 21era arteko asteburua bozketetarako baliatuko dute.

Hurrengo egunak "hausnarketarako egunak" izango badira ere, bi kultura saio antolatu dituzte. Batetik, azaroaren 12an Arrano tabernan bertso saioa izango dute 23:00etatik aurrera; Haizea Arana, Joanes Illarregi eta Ekhiñe Zapiainek kantatuko dute. Bestalde, azaroaren 15ean Egia Bat dokumentalaren emanaldia izango dute kartzela zaharrean, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak