Antolatzaileek gogora ekarri nahi izan dute sarrera zaharrak bueltatu daitezkeela, baina dokumentala ikusteko sarrera berria erosi behar dela.
Bihar, azaroak 13, estreinatuko dute Egia bat. Bergara ezkertiar eta abertzalearen historia dokumentala, Seminarixoan. Martxoaren 20an zen estreinatzekoa baina pandemiak hankaz gora jarri zituen Ahaztu Barik elkartean asmoak. Emanaldi bi izango dira bihar, edukiera mugatuarekin: 18:00etan eta 19:45ean. 17:00etan hasiko dira sarrerak saltzen, txarteldegian.
Antolatzaileek gogora ekarri nahi izan dute sarrera zaharrak bueltatu daitezkeela, baina dokumentala ikusteko sarrera berria erosi behar dela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.