Gauza interesgarri ugari kontatu dituzte ordu eta erdiko hitzaldia. Besteak beste, erraldoien jatorria eliza katolikoaren Corpus egunarekin lotu behar dela. Gaur egun lotura hori ia desagertuta dago eta asko dira erraldoi konpartsak dituzten herriak. Zenbait herritan indar handia dute. Erreferentzia Iruñea da, baina beste asko daude jende asko mugitzen dutenak.
Patxi Labordaren gidaritzapean Iruñeako eta Tuterako konpartsen hasierak eta bilakaera izan dituzte hizpide. Dantzek eta koreografiek izan duten bilakaera, musikak eta gaiteroek zabalkunde horretan jokatutako papera, arinagoak izateko erraldoien nolakotasunean egindako aurrerapausoak... Pasadizo eta anekdota ugari ere kontatu dituzte.
Bergarako Erraldoi Taldeako kide askoren aurrean egin dute hitzaldia. Aurretik, Aroztegi aretoan zabalik den erakusketa ere ikusi dute eta hogei urteko ibilbidean egindako lana goraipatu dute.