Parte hartze prozesuaren baitan, "bide eta urratsak ematen ari diren" hainbat eztabaida talde eta elkarrizketa egiten hasiak dira. Horiez gain, gaur hasi eta uztailak 23 arte, parte hartze prozesuko "urrats garrantzitsuenetako" batekin hasiko direla jakinarazi dute, norbanakoen galdetegiak.
Nola hartu parte?
Galdetegia betetzeko bi modu daude: Digitalean eta eskuz. Digitala Whatsapp eta Telegram bidez banatuko dute, eta eskuz betetzekoak, Angiozarko baserri eta etxe guztietara zuzendutako gutunen bidez. Galdetegiaz gain, gutun horietan egungo prozesuaren gaineko informazioa atxikituko dutela azaldu dute. Eskuz betetako galdetegiak Beheko tabernan eta Pagamendi elkartean egongo diren hautetsontzietan entregatu ahalko dituzte herritarrek.
SIADECOrekin batera prestatu dute galdetegia, Angiozar bailarako 300 herritarrek betetzeko. Hala ere, helburua 270 inkesta lortzea dela azaldu dute, eta izen abizenak eskatzen dituzten arren, anonimotasuna bermatuko dela ziurtatu dute.