Eta gaur goizean izan da. Kalejira egin dute aurrena, eta kontzertua gero frontoian. Eta zale ugari batu da bertan, eta gozatu dute Musika Bandaren saioarekin. Askotariko lanak izan dira entzungai; tartean, Ruper Ordorikaren Zaindu maite duzun hori ezagunaren moldaketa.