Enpresek aurkeztutako arazoen konponbide bila negozio ideia bat landu duten 19 partaideen artean, ideiarik onenak Udalak emandako 1.000 euroko saria jaso du. Carlos Chamorrok, Unai Asulak, Oier Jauregik eta Mikel Zubizarretak osatutako Basajaun taldea izan da, hain zuzen ere, Tknikak aukeratu duen talde irabazlea.
Taldeak garatutako proiektuak basoen kudeaketan eragin nahi duela azaldu du Miguel Altunako irakasle Ane Bastidak: "Gaur egungo basoen kudeaketa umezurtz dago, ez du inork lantzen, eta arazo horri tiraka drone bidezko jarraipena egitea proposatu dute Basajaun taldeko kideek".
Horretaz gain, proiektuan zehar lau puntu positibo ere proposatu izana baloratu dute: "Bertako arbola autoktonoak landatzea proposatu dute, erabili gabe dauden lurrak aprobetxatzea, kalitatezko egurra lortzea eta droneetatik ateratako informazioa ikerketa eta estatistiketara bideratzea".