CSICeko kargudunak ikertzen ari dira Unai Perez de Arenaza mendizale bergararraren heriotzagatik

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 24a, 09:41

2018ko martxoan hil zen Perez de Arenaza Vall d'Aranen, mendian, elur-jausi batek harrapatuta. Orain, Lleidako epaile bat Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko presidentea eta agentziako bi kargudun ikertzen ari da, "langileen osasunaren eta segurtasunaren aurkako delitua" egin zutelakoan.

Bergarako mendizaleaz gain, istripuan Salamancako Gaspar Giner biologoa hil zen eta larri zauritu zen Roberto Sanchez Lasarte-Oriako ikertzailea. Hiru urteren ostean, Rosa Menendez Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) presidentea eta Estatuko agentziako beste bi kargudun ikertzen ari da Vielhako epaile bat. EFE agentziak adierazi duenez, lan-arriskuen eta giza baliabideen arduradunek "langileen osasunaren eta segurtasunaren aurkako delitua" egin zutenaren usteak dituzte.

Eguenean, hilak 27, deklaratuko dute Mendezek eta beste bi kargudunek, eta senitartekoak ere akusazio partikular gisa aurkeztuko dira. Familiak uste du espedizioa "prebentzio-neurririk gabe" egin zela, eta CSICeko kupula inputatzeko eskatuko du.

Aurretik, beste epaiketa bat

Hiru mendizaleen istripuaren harira, dagoeneko beste epaiketa bat ere egon da; izan ere, Luis C. proiektuaren zuzendariak hitzez errekrutatu zituen langileak –kontratazio-orririk gabe–, eta ondoren, CSICeko gerentziak ez zuen baimendu laginak hartzearekin lotutako gasturik. Hala, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak salaketa jarri zuen, eta Lleidako Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak onartu egin zuen hildakoek lan-harremana zutela CSICekin –agentziak ukatu arren–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak