"Ondo joan da, oso gustura egon gara! Bergaran jotzea gozada bat da!", kontatu zuen taldeko kide Maixa Lizarribarrek emanaldia bukatu ondoren eta zera gaineratu: "Lehenengo kontzertua izanik, tokatzen zen moduan, tentsioan egon gara laurok baina gozatzeko momentu asko ere egon dira, eta egia esan, asko gozatu dugu eta dagoeneko hurrengo emanaldiari begira gaude. Gertuko jende asko etorri da eta bukatutakoan kanpoan lagun askorekin egoteko aukera izan dugu. Super gustura egon gara Bergaran. Eskerrik asko!".