Udal pilotalekuak txapelketa ofizialetako hitzorduak jasoko ditu asteburuan

Hasier Larrea 2021ko api. 30a, 13:09

Aitor Bergara jokaldia egiten, apirilaren 9ko lau eta erdiko partiduan.

Gipuzkoako finalerdia jokatuko du gaur Lazpiurrek lau eta erdikoan; etzi Udaberri txapelketako neurketak eta Mendebaldeko lau eta erdiko finalak egongo dira jokoan.

Gipuzkoako lau eta erdiko finalerako txartela izango dute jokoan gaur arratsaldean, 19:45ean, Bergarako pilota elkarteko Lazpiurrek eta Lazkaoko elkarteko Erauskinek.

Etzi, ostera, Udaberri txapelketako neurketetan onena ematen saiatuko dira pilotari bergararrak, 9:30eatik aurrera. Lazpiurrek eta Gilek osatutako bikotea Oiartzunen aurka saiatuko da irabazten gazteen bigarren mailako norgehiagokan. Ostean, nagusien bigarren mailan, Bergarak eta Iñarrak Aretxabaletako bikotearen aurka jokatuko dute.

11:30ean hasita, gainera, Mendebaldeko lau eta erdiko finalak jokatuko dituzte. Barrocalek Zestoako Agirre izango du aurkari kadetetan. Eguerdi partean izango da nagusitako lehen mailan Etxanizen txanda, eta Azpeitiko Ilunpe elkarteko Egiguren izango du aurrean txapela eskuratzeko lehian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak