Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketako finalak jokatuko dituzte Bergaran eta Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2021eko apirilaren 29a

Eskuz banakako lau eta erdiko txapelketak erabakitzear daude. Bihar, egubakoitza hasi eta domekara bitartean hainbat final jokatuko dituzte, eta finalisten artean daude Aretxabaletako Julen Barandiaran eta Bergarako Maddi Berrocal eta Ander Etxaniz.

Egubakoitzean (18:30) Aretxabaletan jokatuko dituzte partiduak:

  • Kadeteen 1. maila (Mendebaldeko txapelketa):
    Beñat Ezama (Azpeitia, Ilunpe elkartea)-Jon Etxaniz (Azkoitia)
  • Gazteen 2. maila (Mendebaldeko txapelketa):
    Julen Barandiaran (Aretxabaleta)-Aimar Usabiaga (Beasain, Murumendi elkartea)

Domekan (11:30) Bergaran izango dira partiduak:

  • Kadeteen 3. maila (Mendebaldeko txapelketa):
    Maddi Barrocal (Bergara)-Joritz Agirre (Abantzu)
  • Gazteen 2. maila (Ekialdeko txapelketa):
    Xabat Sasiain (Abantzu)-Ugaitz Iriarte (Oiarpe)
  • Nagusien 1. maila (Mendebaldeko txapelketa):
    Ander Etxaniz (Bergara)-Egiguren (Ilunpe)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak