Euskal tomatea, mundu osoko hazietatik sortua

Jone Olabarria 2021ko api. 30a, 14:17

Maddi Zumalabek egindako ilustrazioek hazien prozesua biltzen dute.

Euskal tomatearen 'jack' barietatea eta Aretxabaletako tomatea aztertu ditu Marta barba gasso antropologoak bere doktore tesian. Euskal tomatea markaren barruan 'jack' barietatearen haziek jasaten duten prozesua azaldu du kartzela zaharrean.

Martxanterek eta Etxaldeko emakumeek antolatuta, Hazien ekoizpen transnazionala begirada feminista batetik izeneko hitzaldia izan zen atzo kartzela zaharrean. Debagoienean ezagun den Aretxabaletako tomatea eta Euskal Tomatearen jack barietatea aztertu ditu Marta Barba Gasso ikerlariak bere doktore tesian, eta landutako horren berri eman zuen atzo: "Hemen ereiten dugun hazi bat ekoizteko prozesua uste baino askoz konplexuagoa da, eta hainbat lekutan egiten da".

Bi barietatetan zentratu du Barbak bere doktore tesirako ikerketa: Aretxabaletako tomate arrosa eta jack tomatea. Hitzaldian zehar, baina, gehiago garatu zuen jack tomatearen kasua, ekoizpen prozesu transnazionalagoa duela eta. Aretxabaletako haziaren kasuan ekoizpena lokalagoa dela esan zuen.

Euskal Tomatea, 'jack' haziekin

Jack haziak Euskal Tomatea markaren barruan sartzen direla azaldu du Barbak: "Euskal Tomateak ekoizteko gehien jack haziak erabiltzen dira, eta hazi horiek orain Bayern enpresarenak dira. Iruditzen zait badugula zer pentsatu Euskal Tomateak Bayernekoak eta haziak Txilen, Txinan edo Peru ekoiztuak direla ikusita".

Euskal Tomatearen ideia "esplotazioa erabilita" sortu diren hazi batzuetan oinarrituta egotearen arriskua azpimarratu du: "Urtero aldatzen joaten dira hazien ekoizpenerako lekua, eta gero, demagun, Txiletik Amsterdamera bidaltzen dituzte bestelako prozesuak egitera, handik Andaluziako biberoetara askotan, eta bertatik landarea etortzen da Euskal Herriko etxaldeetara".

Herritaren artean ere informazio falta dagoela azaldu du: "Jendeak ez daki, arreta tomatean jartzen da eta berdin zaigu hazia nondik datorren".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak