'Bergara oinez' ekimenaren aurtengo lehen irteera egin dute

Jone Olabarria 2021eko apirilaren 29a

Mariaren Lagundiaren ardura izan da gaurko irteera antolatzea, eta 26 lagunek hartu dute parte bertan. Agorrosinetik abiatuta, 3,6 kilometroko ibilbidea egin dute: Agorrosin - Madura - Moiua kalea - Goiko estazioa - Murinondo auzoa - Ernai -Agorrosin.

Bergara Oinez ekimenak ordubete, eta ordu eta erdi arteko oinezko txangoak egiteko aukera ematen du, "adin eta ezaugarri guztietako pertsonei egokitua, era lasai batean". Hurrengo irteera maiatzaren 13an egingo dute, Aranzadi ikastolak antolatuta.

Aurreko aldietan "oso preziatua" izan bada ere, hamarretakoa ez da egingo 2021ean, "ez behintzat egoera epidemiologikoa nabarmen hobetzen ez bada".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak