Udaletik jakinarazi gura izan dute Eusko Jaurlaritzaren arauei jarraituz murrizketa hauek egongo direla indarrean:
- Itxiera perimetrala. Udalerria perimetralki itxita egongo da, eta alboko herrietara joan ahal izango da, bakarrik, erosketak edo kanpoko kirola egiteko.
- Ostalaritza barruak. Establezimenduen barnealdeetan egoteko ordutegia egongo da: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Terrazak orain arte bezala zabalik egon daitezke.
- Kirola barruan. Gune itxietan kirola egiteko, taldeek ezingo dute lau laguneko kopurua gainditu, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili, igerilekuetan izan ezik –gune horietan %35eko edukiera baimenduta dago, eta baita dutxak bakarka erabiltzea ere–.
Horiez gain, gainerako neurriek indarrean jarraitzen dutela gogorarazi dute: gehienez ere lau pertsonako taldeak elkar daitezke, baita etxeetan ere, eta etxeratze agindua dago 22:00etatik 06:00ak arte.
COVID-19aren hedapena murrizteko neurriak bete ditzaten eskatu diete herritarrei Bergarako Udal ordezkariek, eta elkar zaintzarako dei egin dute.