Asteleheneko osoko bilkuran hartuko du kargua Martin Etxaniz zinegotzi jeltzaleak

Uxue Igarza Loiola 2021ko api. 21a, 15:12

Bergarako Uri Buru batzarrak eskerrak eman dizkio Martin Etxanizi datozen bi urteetarako "erronka" onartzeagatik, eta zinegotzi berriaren laguntzaz, pandemiatik "indartuta" irteteko lanean jarraituko dutela adierazi du.

Hauteskunde Batzordearen jakinarazpenaren ondoren, Elena Leteren lekukoa hartuko duen zinegotziak kargua hartuko du apirilaren 26an egingo den ohiko osoko bilkuran.

Martin Etxaniz EAJren zerrendako zortzigarren postuan joan zen 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan eta Ulma Servicios de Manutencion enpresako Finantza Zuzendaria da. "Ziur gaude Martinen esperientzia eta ibilbide profesionalak ekarpen handiak egingo dizkiola zinegotzi taldeari eta, nola ez, Bergarari", esan du Enaitz Agirre Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakariak.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak