Boluko berritze energetikoan parte hartzeko izena eman behar da apirilaren 29rako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko api. 16a, 15:40

Boluko bizilagun batzuk, atzo, Irizar jauregian.

Debagoiena 2030 ekimenak gidatuta, Boluko etxe batzuk modu jasangarri, sinple eta merkean isolatzeko Birgaitzen esperientzia barruan, hamar etxetako kupoa betetzeko bizilagun bila ari dira. Izena eman behar da apirilaren 29rako, Imaz harategian. Idoia Albizurekin egon beharra dago, honako telefono zenbaki honetan: 943 76 32 67.

Ekimeneko sustatzaileen arabera, zortzi bizilagunek eman dute izena honezkero esperientzia pilotuan parte hartzeko: "Hamar lagun hurbildu dira Irizar jauregira egin dugun saiora, Birgaitzen Bolu proiektuko bigarren saioa zen. Galdera asko egin dituzte parte hartzaileek eta dagoeneko zortzik eman dute prozesuan parte hartzeko izena".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak