'Egin herrixa 2030' planaren diagnostikoa aurkeztuko dute eguenean Seminarixoan

Uxue Igarza 2021ko api. 9a, 16:00

Martxoko aurkezpeneko irudia.

Bergarako Udalak martxoaren hasieran aurkeztutako ekimena da Egin herrixa 2030, eta hain zuzen ere, proiektuaren helburua herriaren etorkizuna partaidetza prozesu baten bidez erabakitzea da. 

Egin herrixa 2030 diseinatzeko egin den diagnostikoa da hilaren 15ean, eguena, aurkeztuko dena. Seminarixoan izango da ekitaldia 18:00etan, eta online jarraitzeko aukera ere egongo da. Bestetik, aurkezpenaren gaztelaniazko itzulpena ere eskainiko da, baina horretarako Euskara Zerbitzura deitu beharko da (943 77 91 43) hilaren 13a baino lehen.

"Diagnostiko hau abiapuntua izango da 2030era begira irudikatzen dugun Bergara lortzeko ekintza plana diseinatzerako orduan", azaldu du Bergarako Udalak, eta orain artekoa osatzeko hainbat lan egin direla zehaztu dute: herriko zenbait eragilerekin elkartu, galdetegiak egin edota udal barruko plangintzak aztertu, besteak beste.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak