Martxoan zerbitzu horrek 36 pertsona artatu zituen, eta lanerako orientaziorako hitzorduez harago, herritarrek kontsultak ere egiten dituzte. “Une honetan 130 erabiltzailek jasotzen dute egunero posta elektronikoz administrazio desberdinetatik egiten diren lan eskaintzen berri”, jakinarazi dute Udaletik.
Bergaran, langabezia tasa %7,8koa da; hau da, martxoan, 563 pertsona egon dira langabetuen zerrendan izena emanda.