Trantsizio ekologikoaren gaineko hitzaldia eskainiko du Mikel Oterok

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko api. 7a, 12:01
Mikel Otero. Argazkia: EH Bildu.

Apirilaren 13an, 18:30ean, UNEDen, eskainiko du hitzaldia EH Bilduko legebiltzarkideak. "Trantsizio ekologikoan udaletatik nola eragin daitekeen" izango du hizpide Oterok.

Bergarako EH Bilduk trantsizio ekologikoaren inguruko hitzaldia antolatu du hurrengo martitzenerako (apirilak 13, 18:30ean UNEDen). Hizlaria, EH Bilduko legebiltzarkide Mikel Otero izango da. "Otero, frackingaren aurkako mugimendutik datorren pertsona da eta gai honetan lanketa handiak egin ditu. Gaur egungo egoera eta trantsizio ekologikorako udaletatik nola eragin dezakegun EH Bilduk duen proposamena aurkeztuko digu", azaldu du Bergarako EH Bilduk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak