Bergarako EAJ: "Sorturen adierazpenak eta kalean jarritako kartelak gaitzesten ditugu"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mar. 4a, 16:47
Bergarako Agirrebeña etxea.

Bergarako EAJk gaitzetsi egin ditu joan den astean Sortuk egindako adierazpenak eta Gorka Artola alkateari bere iritzia zein den galdetu diote, gutun bidez: "Alkateari eta Udal Gobernuari Sorturen adierazpenen inguruan duen iritzia galdetu nahi diegu; ea Bergarako enpresen aldeko hautua egiten duten edo Sorturen adierazpenekin bat datozen. Herriak jakin beharra du". 

Jeltzaleek salatu dute Sorturen adierazpenak "benetan larriak" direla: "EAJren ustez, herriko enpresak bertako ekonomia bultzatzeaz gain lanpostuak duinak sortzen dituzte, herritarrei lana emanez eta bidez batez, hauen ongizatea bermatuz. Eta nola ez, herrian aberastasuna sortzen dute, bertan bertakoa. Jeltzaleen ustez, bertako enpresa txiki/ertainak babestea ezinbestekoa da herri baten garapenerako. Horrez gain, Bergarako EAJk bertako ekintzaileak babestu eta bultzatu beharra dagoela uste du, izan ere, administrazio guztien laguntza ezinbestekoa dute euren proiektuak aurrera eramateko batez ere orain, inoiz bizi ez dugun krisi baten erdian, ekimen enpresarial berri bati ekiten diotenean".

Horrekin batera, Gorka Artolari eskatu diote bere iritzia zein den zehazteko: "Bergarako Alkateari eta Udal Gobernuari Sorturen adierazpenen inguruan duen iritzia galdetu nahi diegu; ea Bergarako enpresen aldeko Hautua egiten duten edo Sorturen adierazpenekin bat datozen. Herriak jakin beharra dauka".

Eta honako hau gaineratu dute: "Azkenik, Bergarako enpresak animatzen ditugu beren lana orain arte bezala ahalik eta hobekien egiten jarrai dezaten. Eta, nola ez, ekintzaileei gure babesa eskaintzen diegu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak