Jende pilaketak saihesteko helburuaz, azoka produktu zehatz batzuetara bideratuko du Udalak, eta Erramu Zapatuko feria neurri eta postu gutxiagorekin antolatuko da. "Azokan barazki, fruta eta bertako elikagai ekoizleek parte hartu ahal izango dute. Denera, gehienez 12 postu jarriko dira", argitu du Bergarako Udalak.
Martxoaren 27an ospatuko da aurtengo Erramu Zapatuko feria. Fraiskozuri plazan egingo da 9:30etik 14:30era bitartean.
Hautaketarako prozedura eta irizpideak
Ferian parte hartzeko lehentasuna izango dute hurrenkera honetan:
- Bergaran edo Debagoienean egoitza duten barazki, fruta eta bertako elikagai ekoizleak.
- Bergarako azokan larunbatetan parte hartzen duten ekoizleek.
- Nekazaritza ekologikoaren bidez produktuak ekoizten dituztenek.
- Gipuzkoako barazki, fruta eta bertako elikagai ekoizleak.
- Eskaera egiteko epea: 2021eko martxoaren 10era arte izango da. Informazioa eskuragarri izango da bergara.eus helbidean.
Parte hartzeko interesa duenak, inprimakia eta eskatzen den dokumentazioa helbide honetara bidali behar dute: ferixabergara@bergara.eus