Elurtuta esnatu dira gaur Bergarako kaleak, malutak aurreikuspenak baino beherago erori direnaren seinale

Hasier Larrea 2021ko urt. 2a, 11:40

Udaleko langileek elurra kentzeko makina atera behar izan dute goizean, herriko kale eta errepideetan pilatutako elurra baztertzeko. Udaltzaingoaren arabera ez da gertaera azpimarragarririk jazo, bai ordea "denborale honekin sortu ohi diren ohiko arazoak".

Irudietan agertzen den bezala, goizeko lehen ordutik aritu dira Udaleko langileak kalean pilatutako elurra bazterrera eramaten. Bart gauean elurra 200 eta 400 metro artean egingo zuela zegoen aurreikusita, baina oraindik eta beherago, 110 metrora gutxienez, egin du elurra, Bergarako kaleak kolore zuriz estaltzeraino.

Hori horrela, Udaletxe aurrean egin ohi den merkatua bere horretan mantendu da, eta ostalariren batek erratza atera behar izan du toldoetan metatutako elur malutak lurrera botatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak