Errekalde parkeko eremu bat egokitu dute Mizpirualdeko egoiliarrek bakarrik erabiltzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko abenduaren 23a

Bergarako Mizpirualde egoitzako erabiltzaileek eta haien familiek modu lasai eta seguruan erabiltzeko eremu bat prestatu du Udalak, eta abenduaren 23ko arratsaldetik aurrera egongo da erabilgarri. Errekalde parkeko eremu bat izango dute erreserbatuta, astelehenetik egubakoitzera eta 16:00etatik 19:00etara.

Errekalde parkeko eremu hori erabili ahalko dute gainerako herritarrek, aipatutako ordutegi horretatik aparteko orduetan. Hori bai, ermita pareko eserlekuak Mizpirualdeko erabiltzaile eta haien familientzat erreserbatuta egongo dira, eta haiek bakarrik erabili ahal izango dituzte. Udalak eremuak markatuko ditu zinta eta baranda bitartez eta ordutegiak eta erabilera arauak gogorarazteko kartelak jarriko ditu. Halaber, egoiliarren familiei jakinarazpena bidaliko zaie honen berri izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak