Bergarako Izeder dendak irabazi du erakusleiho lehiaketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko abe. 17a, 18:53

Izeder dendako arduraduna eta garapen ekonomikorako zinegotzi Ainhoa Lete, gaur.

Bergarako Udalak Bedelkarrekin elkarlanean antolatutako Gabonetako erakusleiho lehiaketako irabazleei sariak banatu dizkiete gaur eta Udaleko, Bedelkarreko eta Beart elkarteko kideek osatutako epaimahaiak erabaki du Izeder eskulanen dendarena dela aurtengo erakusleiho onena.

Aurten hemezortzi komertziok hartu dute parte eta, esandako moduan, Izeder dendarena izan da epaimahaiak aukeratu duena. Ziurtagiria eta 300 euro jaso ditu, bonutan trukatzeko.

Honako hauek izan dira beste sarituak:

Bigarren saria: Gorosti loradenda. Ziurtagiria eta 250 euro bonutan trukatzeko.

Hirugarren saria: Amua jantzi denda. Ziurtagiria eta 150 euro, bonutan trukatzeko.

Herritarren saria: Izeder eskulanak denda izan da boto gehien jaso dituena –195 herritarrek hartu dute parte Udal webgunean–, eta Enekoitz Gabilondok irabazi du zozketa; ziurtagiria eta 50 euro jaso ditu, bonutan trukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak