Harrerarik ezean, Olentzeroren eta Mari Domingiren gutuna jasoko dute Bergarako umeek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko abe. 14a, 17:39

Mari Domingi eta Olentzero pandemia aurreko garaian, udaletxeko balkoian.

Pandemia egoerak behartuta, Olentzerok eta Mari Domingik ez die harrerarik egingo abenduaren 24an Bergarako umeei; udaletxe atarian dauden panpinetan utzi daitezke gutunak. Harreraren ordez, 2011 eta 2019 urteen artean jaiotakoek Olentzero eta Mari Domingiren gutuna jasoko dute etxean.

Bestalde, errege desfilerik ere ez da egingo aurten. Hala ere, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek agurra bidaliko dute sare sozialetatik Bergarako ume guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak