"Turroia probatzen dutenek errepikatu egin ohi dute"

Txomin Madina Milikua 2020ko abenduaren 15a

Bergarako Lasa jatetxeko Koldo Lasa.

Koldo Lasaren artisau-turroiek ez dute hutsik egingo aurten ere. Bost turroi mota izango ditu salgai: "Probatzen dutenek errepikatu egin ohi dute. Bost mota horietatik bat garestiagoa da, pistatxoa daukalako, eta guztiek dute almendra asko".

Lantokien saskietarako eta beste ohiko eskaerez harago, kontua "oso geldi" dagoela dio, oso kezkatuta: "2020a ahazteko urtea izango da, desastre totala. Gabonen aurretik irekita ere galerak izango ditugu, ziur". Turroiak jatetxean bertan edo www.restaurantelasa.es webgunean eskatu daitezke.