Egoiliar batek gaixotasuna gaindituta, kasu aktiborik gabe geratu da Mizpirualde

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 12a, 17:30

Mizpirualde egoitza.

Gipuzkoako egoitzetan hamazazpi COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan. Bi lagun hil dira eta beste 11k gainditu dute gaixotasuna. Eta, gainditu duen 17 egoiliarretako bat, Bergarako Mizpirualde egoitzakoa da. Azken alta horrekin, Mizpirualde egoitza COVID-19 kasu aktiborik gabe geratu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek 17 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Errenteriako Jesus Bihotza zentroan (9), Donostiako Hermano Garate-San Ignacion (1) eta Zorroagan (7). Beste alde batetik, Donostiako Txara II eta Zorroagako bi egoiliar zendu dira azken orduetan, eta beste 11 lagunek gaixotasuna gainditu dute: Alai Etxeko lauk (Donostia), Lamorouseko hiruk (Donostia), Jesusen Bihotza egoitzako bik (Errenteria), Zorroagako batek (Donostia) eta Mizpirualdeko beste batek (Bergara). Azken alta horrekin, Mizpirualde egoitza COVID-19 kasu aktiborik gabe geratu da.

Honenbestez, Debagoieneko zaharren egoitzetan ez da COVID-19 kutsaturik une honetan. Irailaren 16an izan zen lehen koronabirus kutsatuaren berri Mizpirualden. Ordura arte ez zen kutsaturik. Baina gaur arte izan dute birusa egoitzan, eta hildakoak ere izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak