Erantzun "ona" izan du bergararren artean PCR probak egiteko deiak

Txomin Madina Milikua 2020ko urriaren 31

13 eta 40 urte arteko 3.000 bergarar inguruk erantzun diote PCR proba egin eta koronabirus kasuak atzemateko egindako deialdiari: atzo 800dik gora izan ziren; gaur, 2.000 inguru pasatu dira osasun zentrotik. Bergarako baheketan egon diren osasun arduradunen esanetan, deituta zeudenen erdia inguruk egin dute proba. Emaitzak gehienez 72 orduko epean eman emango dituzte, eta positibo direnei deitu egingo diete telefonoz. Baheketaren helburua da egon daitezkeen kasu positibo asintomatikoak atzematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak