Mizpirualdeko bi egoiliarrek gainditu dute COVID-19a

Eneko Azurmendi 2020ko urriaren 30a

Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneratutako datuen arabera, Mizpirualdeko bi egoiliar sendatu dira azken egunean. Hala ere, oraindik COVID-19a duen egoiliar bat geratzen da Bergarako egoitzan.

Gaur-gaurkoz, Gipuzkoako egoitzetako egoiliarren artean 76 COVID-19 kasu positibo daude. Bergarakoaz gain, Donostian, Alai-Etxen hogeita bi; Berran sei; Lamourousen hogeita lau; Hermano Garate-San Ignacion bat, Txara II-n bi eta Zorroagan zazpi. Bestalde, Zumarragako Argixaon zortzi, Errenteriako Jesusen Bihotzan bi, Zumaiako Otezurin bat, Hondarribiako San Gabrielen bat eta Oiartzungo Petra Lekuonan ere bat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak