2019an gizonezko bat hil eta bi lagun zauritu zituen sutearen egilea izan zela onartu du akusatu bergararrak

Jone Olabarria 2020ko urr. 30a, 17:30

Bere abokatuak egindako galderari baino ez dio erantzun akusatuak. Bertan onartu du bera izan zela gizon bat hil eta bi pertsona zauritu zituen sutearen egilea Donostiako Zubiberri bideko eraikin batean. Fiskaltzak 69 urteko kartzela zigorra eskatu du. Epaiketak astelehenean jarraituko du, lekuko gehiagoren deklarazioekin.

Pertsona etxagabeek erabili ohi zuten Donostiako eraikin batean sutea izan zen 2019ko martxoan, eta gertaki horren ondorioz lagun bat hil zen eta beste bi zauritu ziren. Gaur egin duten epaiketan onartu du 50 urteko gizon bergararrak pertsona bat hil eta beste bi zauritu zituen sutea berak eragindakoa izan zela. Epaiketa osoan zehar erantzun duen galdera bakarrean izan da, hain zuzen ere, bere abokatuak egindakoan. Prozesu judiziala hasi zenetik egin duen lehen deklarazioa izan da; gaurkoan ere akusazio partikularrak eta fiskaltzak egindako galderarik ez du erantzun.

Aurretik "mehatxu ugari"

Akusatuaren bikotekide ohia izan da deklaratzen lehena gaur egin dute epaiketan. Adierazitakoaren arabera, erasoa gertatu baino egun batzuk lehenago mehatxu mezuak jaso zituen akusatuaren partetik: "Gu erretzearekin mehatxatu gintuen". 2019ko marxtoaren 1eko gertakarien aurretik urruntze agindua hausteagatik epaiketa izan zutela azaldu du emakumeak eta akusatua "oso haserre" irten zela-eta, zerbait egingo ote zion beldur zela adierazi du.

Akusatuak emakumearen bikote kide berria zela uste zuen pertsonari bideratua zegoen, ustez, sutea. Azken honek ere deklaratu du epaiketan eta adierazi duenaren arabera, "mehatxu ugari" jaso zituen erasoaren aurretik: "Denok hilko gintuela esaten zuen, egun batean makila batekin ere mehatxatu gintuen". Hala ere, sutea gertatu zen unean gizonezkoa ez zegoen eraikinean. Sutearen egunean eraikinean zegoen hirugarren lekuko batek ere deklaratu du epailearen aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak