Mizpirualdeko beste egoiliar batek gainditu du birusa

Julen Iriondo 2020ko urr. 29a, 21:25

Hiru lagunek jarraitzen dute Bergarako egoitzan COVID-19arekin. Gipuzkoako egoitzetan pertsona bat hil da aurreko 24 orduetan, Zumarragako egoitzan, hain justu.

Beste zortzi positibo izan gira Gipuzkoako egoitzetan azken egunean –bat ere ez Debagoienekoa–, eta, Bergarakoaz gain, bi lagun gehiago ere batu zaizkio gaitza gainditu dutenen zerrendari.

Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 78 COVID-19 kasu positibo daude; Bergarakoak dira Debagoieneko bakarrak.

Abuztuaren 11n bigarren agerraldiko lehen positiboa atzeman zenetik, 90 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 42 pertsona hil dira Gipuzkoako egoitzetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak