Labegaraietako bidegorrian eta hilerrian kalteak eragin ditu haizeak

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko urr. 21a, 11:01

Gaueko haize bolada bortitzen ondorioz, hilerriko aparkalekua eta Labegaraietako bidegorria arbola eta arramez bete dira. Kalteak eragin ditu haizeak hilerrian, auto gainera erori baitira haizeak apurtutako zuhaitzak. Bideoan ikus daitekeen moduan, Udaltzainak, brigadako langileak eta suhiltzaileak garbiketa lanetan dihardute goizeko lehen ordutik.

Bergarako udaletik adierazi dutenez, udaltzaingoa kaltetutako ibilgailuen jabeekin harremanetan jartzen ari da eta ez da kalte pertsonalik egon.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak