Haize ufada bortitzak izan dira bart gauean, Debagoienean. Bergaran, esaterako, zuhaitz arramak eta zuhaitzak autoen gainera erori dira, haize bolada bortitzen ondorioz, hilerriko aparkalekuan eta Ibarra kalean, Labegaraietan. Bidegorria itxi egin dute han. Udaltzainak, brigadako langileak eta suhiltzaileak lanean ari dira herriko hainbat tokitan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.