Asteburuan bederatzi positibo berri atzeman dituzte Gipuzkoako egoitzen erabiltzaileen artean; hortaz, guztira 62 COVID-19 kasu positibo daude. Bestetik, ez da hildakorik izan azken egunotan.
Hona hemen gaur gaurkoz kasu positiboak dituzten egoitzak: Bergarako Mizpirualde (7), Hernaniko Santa Maria Magdalena (3), Donostiako Alai-Etxe (29), Donostiako La Paz (1), Donostiako Lamourous (6), Donostiako Hermano-Garate (1), Zumarragako Argixao (8) eta Donostiako Berra (7). Horietatik bost dira ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 54 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak izaten ari dira eta Ordiziako egoitzan. Azken honetara asteburu honetan hasi dira iristen gaixorik dauden lehenengo egoiliarrak. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 39 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 33 pertsona hil dira.