Mizpirualdeko bi egoiliarrek COVID-19a gainditu dute azken orduetan

Jone Olabarria 2020ko urriaren 15a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez Bergarako Mizpirualde egoitzako bi adinekok koronabirusa gainditzea lortu dute azken orduetan. Hala, hamaika dira gaur-gaurkoz Mizpirualdeko egoiliarren artean aktibo mantentzen diren COVID-19 kasuak. 

Azken orduetan ez da koronabirusak eragindako heriotza berririk gertatu Gipuzkoako adineko egoitzetako erabiltzaileen artean eta Bergarako Mizpirualdeko bi egoiliarrek eta Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzako beste lauk gaixotasuna gainditu dute. Hala ere, Donostiako Berra egoitzako hiru erabiltzailek positibo eman dute COVID-19an.

Guztira, 47 kasu Gipuzkoan

Une honetan Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 47 dira positibo izaten jarraitzen duten kasuak, horietatik hamaika Mizpirualde egoitzan. Gainerako kasuak Hernaniko Santa Maria Magdalenan (4), Errenteriako Jesusen Bihotzan (2), Donostiako Alai-Etxen (25), Donostiako La Pazen (1) eta Berran (4) eman dira.

Aldunditik azaldu dutenez, zazpi dira ospitale-arreta behar duten egoiliarrak eta beste 35 adineko Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak ari dira izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak