Erreka garbiketarik ezean, Erreka Eguna ospatuko dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urr. 15a, 09:33

Deba ibaia asko hazi denez eta arriskutsu egon daitekeelako, Erreka Batzordeak plana aldatu du urriaren 17rako. Ez dute erreka garbiketarik egingo baina ez dute eguna bertan behera utzi nahi izan; 170 bat lagunek eman dute izena: "Erreka auzolanean garbitzea arriskutsua izan daitekeenez hainbat tramotan, Erreka Eguna ospatuko dugu". Goiz osorako egitaraua antolatu dute.

Garbiketaren ordez honako egitaraua antolatu dute:

-Erreka garbitzeko izena eman dutenak seminarioko patioan eta Labegaraietako kiroldegian elkartuko dira 9:30ean. Taldetan antolatu eta inguruko errekak bisitatuko dira, batzuk oinez eta beste batzuk bizikletaz. Abrain, San Juan, Arane, Angiozar eta Deba ibaiaren Mekolalde- Osintxu eta Labegaraieta- San Prudentzio- Epele tramoak. 

-12:30ean Deba ibaiaren ekosistema eta berreskurapenaz hitz egingo dute aditu banak Usondon eta Labegaraietan. 

-13:00etan Erreka Batzordeko kideek manifestua irakurriko dute eta errekaren aldeko talde argazkia aterako da. 

Antolatzaileek gogoratu dute COVID-19agatik hamaiketakoa eta ura norberak eraman behar duela: "Animatu eta parte hartu! Ezagutu ditzagun inguruko errekak eta zaindu eta berreskuratu Deba ibaia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak